Change priorities.

Planeta ez delako aukera bat, lehentasun bat baizik.

Logo Bcorp

Ternua Groupek B-Corp ziurtagiria lortu zuen 2024an.

Logo Lorpen Logo Ternua Logo Ternua Wordwear Logo Astore Logo Loreak Mendian

Ternua Group


Ternua Groupeko kideon asmo irmoa da bizi-zikloari aurrera egiten laguntzea: babestuz, sortuz, aurrera eginez eta itzuliz.

Konprometituta gaude gure jatorriarekin, gure ingurunearekin eta gure jendearekin. Eta erronka bat daukagu: berritzea, etorkizuna sortzea eta hobeak izatea. Berrikuntza teknologiko jasangarriaren arloan ahots erreferente bat izan nahi dugu.

Gure ustez, originalak, berritzaileak, konprometituak eta ausartak izatea ez da aukera bat, jarrera bat baizik, eta egiteko modua egiten dena bera baino garrantzitsuagoa da.

Ongi etorri Ternua Groupera.

Planeta ez da aukera bat, lehentasun bat baizik.

Ezagutu Ternua Group

Our Brands


Outdoor

Lorpeneko kideok oin arinak ditugu eta, horiekin, kiroletako galtzerdiak ekoizteko berrikuntza teknologikoaren bidea egiten dugu, Pirinioetako herri txiki batean.

Gehiago jakin

Naturarekin konektatu nahi duten arima abenturazaleko eta outdoor izaerako pertsonak janzten ditu Ternua markak. Prestazio tekniko handiko, erabilera anitzeko eta diseinu berdingabeko jantziak erabiliz beren energia aire zabalean birkargatzen duten pertsonak. Marka konprometitu eta jasangarria da, eta Lurra eta pertsonak babesten ditu, beraien arteko harremana eta errespetua irudikatzen duen sinboloa oinarri hartuta.

Gehiago jakin

Sports & Fashion

Loreak Mendian mundua arropa funtzional eta denboragabez janzteko asmoz sortu den arropa marka bat da. Diseinu gardena eta zintzoa hobesten dugu, joeren artifizialtasunaren eta iragankortasunaren aurrean. Gure proposamena modarekiko aurreiritzirik gabeko begirada batetik abiatzen da, ondo pasatzeko eta gozatzeko beharretik, baina gure piezen erabilgarritasunari eta kalitateari garrantzia emanez.

Gehiago jakin

Astore gaur egungo gazteentzako kirol arropa urbanoak eta moldaerrazak diseinatzen dituen sportwear marka da. Pilotaren munduarekin oso lotuta egonik, funtzionaltasuna eta benetakotasuna uztartuz eguneroko bizitzarako oso estilo garaikidea eskaintzen du Astorek.

Gehiago jakin

Workwear

Ternua Workwear marka aire zabalean aritzen diren langileak babesten dituzten konpainiei dago zuzendua. Izan ere, bilatzen dituzten jantziak eta osagarriak kalitatezkoak, funtzionalak eta prestazio tekniko handikoak dira, baldintza gogorrei aurre egiteko eta denboran irauteko gai direnak. Markak diseinu zaindua, fabrikazio-kalitate handia eta ingurumenarekiko errespetua uztartzen ditu, material eta prozesu errespetutsuen eta jasangarrien bidez.

Gehiago jakin

Ternua Group’s commitment.

Ternua Group’s commitment.

Produktu baten (ehunak eta osagarriak) inpaktuaren % 80, batez beste, materialek eragiten dute.

Hori dela eta, produktu bakoitza egiteko materialak eta osagarriak hautatzea TERNUA GROUP etxearen ingurumen-estrategiaren funtsezko alderdi bat da. Zein da helburua? Produktu iraunkorrak eta errendimendu handikoak lortzea, eta, batez ere, pertsonentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez izatea.

2007an, diseinu jasangarriaren aldeko barne-eredu bat txertatu genuen, COMMITMENT izenekoa. Eredu horrek gure lantaldeak zuzentzen eta babesten ditu produktuak garatzen dituztenean, eta, orain, taldeko marka guztiek erabiltzen dute.

Produktuak garatzen dituzten lantalde guztiak elkarlanean aritzen dira, eta etengabe ari dira konpromiso hori hobetzeko eta garatzeko lanean.

Produktu batek COMMITMENT etiketa izateko, zenbait baldintza bete behar ditu.
Material hauekin diseinatua eta egina izan behar du:

 

Material birziklatuak.

Kotoi organikozko (% 100) materialak; kotoiak genetikoki aldatu diren hazirik gabe landua izan behar du, ongarri kimikorik eta pestizida toxiko eta iraunkorrik gabe.

Material berriztagarri biodegradagarriak (artilea, Tencel®...).

Materiales certificados Bluesign u Oeko-tex standard 100.
Estas certificaciones nos ayudan a seleccionar e identificar los materiales más responsables.

Oeko-Tex Standard 100
Ziurtagiri honek bermatzen du ehunek ez dutela egiten edo erabiltzen dituzten pertsonen osasunerako kimiko kaltegarririk.

Bluesign®
Ziurtagiri honek bermatzen du ehunek baldintza zorrotzak betetzen dituztela, gure materialak ekoiztean erabilitako produktu kimikoei dagokienez. Horrek esan nahi du seguruagoak direla ekoizpen-prozesurako eta ingurumenerako, bai eta kontsumitzaileentzat ere.

Commitment


Sustainable
Commitment

Gure urrats bakoitzak bat egiten du geure jatorrian sustraitutako filosofiarekin, eta haren arabera diseinatzen ditugu jantziak eta osagarriak, pertsonekiko eta planetarekiko konpromisoa inoiz ahaztu gabe.

NUTCYCLE

A colour from our nature. Jan ezin daitezkeen nekazaritzako hondakinak (kasu honetan, euskal sagardotegietako intxaur-oskolak) berrerabiltzea, koloragarri natural bat egiteko eta tindu artifizialen erabilera saihesteko.
Gehiago jakin

REDCYCLE

Mundua transformatzeko transformatzen diren sareak. Erabiltzen ez diren arrantza-sareak bildu eta birziklatuz aire zabalerako jantziak eta ehunezko osagarriak sortzeko proiektu bat.
Gehiago jakin

GORBEIA
SUZIEN

Jasangarritasunaren aldeko lasterketa bat. Gorbeia Suzien mendi-lasterketako parte-hartzaileekin elkarlanean bildumako jantzi bat garatzeko proiektua.
Gehiago jakin

100%
PFC FREE

Toxikorik gabeko bilduma bat. Planeta eta bertan bizi diren pertsonak babesteko promesa betez.
Gehiago jakin

URAK
DAKARRENA

Itsasoan jasotako PET plastikozko botilak birziklatuz lortutako ehunak erabiltzea kiroletako kamisetak ekoizteko.
Gehiago jakin

Jasangarritasun Memoria Deskargatu